Genozidioa gelditu, Palestina aurrera! lelopean, kanpaldia egingo dute Zumaian maiatzaren 15ean, Nakba egunean. Herriko zenbait eragilek deitutako kanpaldia Gernika parkean egingo dute.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta, Palestinaren aldeko mobilizazioa egingo da Zumaian maiatzaren 15ean. Elkarretaratzea 19:00etan egingo da Saregileen plazan.
Antzinako sendagaiak. Sumendi bustinak hitzaldia emango du Pancho Peirek maiatzaren 16an, 18:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute 655 49 75 33 telefono zenbakira deituta.
Hausnarrean liburua aurkeztuko du Josebe Blanco Alvarezek maiatzaren 16an, osteguna, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.
Geuretik sortuak programaren barruan ondutako Lau elementuak film laburren emanaldia izango da maiatzaren 16an, 19:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrera doan izango da.
Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Ernaik antolatuta, Gazte bertso afaria egingo da maiatzaren 17an, 21:00etan, Torreberri Gaztetxean. Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena arituko dira kantuan. Sarrerak Inpernupen eta Nikolen daude salgai 15 euroan. Maiatzaren 14a izango da txartelak erosteko azken eguna.
La Sureñaren tango argentinar kontzertua entzuteko aukera izango da datorren larunbatean, maiatzaren 18an, 19:00etan. Emanaldia Olazabal idazkaria kaleko Uriarte jauregian egingo da. Euria egingo balu, Aita Mari aretoan egingo da.
Ali Baba eta 40 lapurrak haur antzerkia izango da maiatzaren 19a, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai izango dira Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean.
Zuzendaria: Matteo Garrone. Aktoreak: Seydou Sarr, Moustapha Fall. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. Seydou eta Moussa Dakar utzi duten bi gazte dira Europarako bidean. Odisea garaikidea basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar. Maiatzaren 23an, 19:00etan, Aita Marin.
Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.
1946an jaiotako herritarrak, urteroko kinto-topaketa ospatuko dute maiatzaren 25ean. 13:00etan Gure Txokoa tabernan elkartu eta tragoxka batzuk hartu ondoren, 14:30etan El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean izango dute bazkaria. Interesatuek, maiatzaren 23a baino lehen eman beharko dute izena telefono hauetara deituz: 652763647 edo 634457022.
Dantzara! jaialdia egingo da maiatzaren 25ean Aitzuri pilotalekuan, Maiatza Dantzaneko egitarauaren barruan. Saioa 18:30ean hasiko da. Bertan, The Wale Studio, Vexdance eta AGL akademietako dantzariek hartuko dute parte. Sarrerak Turismo Bulegoan izango dira salgai maiatzaren 18tik aurrera, euro batean. Pertsonako, gehienez, sei sarrera eskuratu ahal izango dira.
Zuzendaria: Tian Xiao Peng. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Txina. Shenxiu, txikiago zenean amak abandonatu zuen neskatoa, oporretan familia-itsas bidaia batean sartzen da. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen da. Amak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik. Maiatzak 26, 17:00etan, Aita Mari zineman.
Zumaian egingo da ekainaren 1ean, larunbata, Euskal Herriko joaldunen festa. 11:30ean kalejira izango da, 13:30ean plaza dantza, 14:30ean Andoni Ollokiegik girotutako herri bazkaria, eta 18:00etan Hamarru elektrotxarangaren kalejira. Bazkarirako txartelak salgai daude Inpernupe, Txikitxa eta Ilargi tabernetan: 20 euro helduentzako eta 10 euro haurrentzako.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuaz jardungo du ekainaren 4an, asteartea, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.
Zuzendaria: Alice Rohrwacher. Aktoreak: Josh O'Connor, Carol Duarte. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea eta aberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak beren ameskeriaren bila. Ekainaren 6an, 19:00etan, Aita Marin.
1950ean jaiotako zumaiarrek bazkaria izango dute ekainaren 8an El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean. Interesdunek 65 euro ordaindu beharko dituzte Laboral Kutxako ES22 3035 46 037 0062268 kontu korronte zenbakian. Izena emateko azken eguna ekainaren 4a izango da.
XXI. Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 19ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Aktoreak: Patricia Lopez Arnaiz, Dario Grandinetti. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Euskal Herria. Ninak hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki zuen, eskopeta bat poltsan zuela eta helburu bat zuela: Pedro idazle ospetsuaz mendekatzea. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du. Maiatzaren 18, 19 eta 20an, 19:30ean.
Zuzendaria: Paola Cortellesi. Aktoreak: Paola Cortellesi, Valerio Mastandrea. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. Udaberria da, eta familia osoa aztoratuta dago alaba nagusi maitearen, Marcellaren, berehalako konpromisoarekin, zeinak, bere aldetik, klase ertaineko mutil atsegin batekin, Giuliorekin, azkar ezkondu eta azkenean familia deseroso horretatik libratzea besterik ez baitu espero. Maiatzaren 25, 26 eta 27an, 19:30ean, Aita Mari aretoan.