Ikasturte amaierako entzunaldi eta kontzertuak antolatuko ditu datozen asteotan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Bihar, astelehena, ahots teknikako ikasleen txanda izango da. Kontzertua eskainiko dute ikasle hauek Zumaiena ikastetxeko domoan, 19:00etatik aurrera.