Parte hartu gure zozketetan!

Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:


Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu. 

Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!

 


Baleike: GUKA produktu sorta!

Baleike: GUKA produktu sorta!

Zozketa kodea: 10

GUKA produktuak iritsi dira berriro! Hondartzarako edo igerilekurako toalla, poltsa, pala eta botila onenak izango dituzu!

Zerren zain zaude? Eskuratu itzazu hemen edo parte hartu ezazu produktu sorta osoko zozketan.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Baleike: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Baleike: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Zozketa kodea: 10

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan aurkitzen den Eureka Zientzia Museoa adin guztietarako pentsatuta dagoen museo interaktiboa da, dibulgazio zientifikora bideratua.

Baleikek, bazkideen artean sarrera bikoitza zozkatuko du.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Baleike: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Baleike: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Zozketa kodea: 10

Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainak 30etik uztailak 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bertan, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako eta beste zenbait artista nahiz talde arituko dira oholtza gainean.

Baleikek hiru eguneko sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

EHZ JAIALDIA:
Egunak: Ekainak 30, uztailak 1 eta 2.
Lekua: Irisarri (Nafarroa Beherea).

Zorte on!

Asteazkeneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Baleike: GUKA produktu sorta!

Baleike: GUKA produktu sorta!

Zozketa kodea: 10

Badator uda eta iritsi dira hondartzara eta igerilekura joateko GUKA-ko toalla, poltsa, palak eta botila!

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatuko du hedabide guztietako bazkideen artean.

Produktu guztiak ikusgai hemen

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du UKT-ek.

Amaituta

Juanjo LarraƱaga harategiak emandako produktu sorta

Juanjo LarraƱaga harategiak emandako produktu sorta

Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko du Baleikek bazkideen artean. Astearte eguerdira arte dago parte hartzeko aukera. 

Amaituta

'Arrainak bihotzean' antzezlanerako sarrerak

'Arrainak bihotzean' antzezlanerako sarrerak

Arrainak bihotzean antzezlana izango da maiatzaren 6an, larunbata, 17:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.

Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako dira. 

Amaituta

Sagastitarrak antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Sagastitarrak antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Zozketa kodea: 10

Sagastitarrak antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 5ean, 20:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak astearte eguerdian jakinaraziko dira.

Amaituta

'Mierda de ciudad' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

'Mierda de ciudad' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Zozketa kodea: 10

Kultura Sailaren eskutik, ostiralean Aita Marin eskainiko duten Mierda de Ciudad antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean.

Amaituta

Baleike: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Baleike: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Zozketa kodea: 10

Pasa den igandean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan dela eta, Baleikek, Elkar argitaletxearen eskutik, liburu sorta zozkatuko du bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Baleike: Pagoeta Festerako sarrerak

Baleike: Pagoeta Festerako sarrerak

Zozketa kodea: 10

Pagoeta Fest ospatuko da asteburu honetan Aiako Zingira kanpinean eta Baleikek Zingirarte Kultur Espazioaren eskutik larunbaterako, apirilaren 22rako, sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Santelmoetako bertso jaialdirako sarrerak

Santelmoetako bertso jaialdirako sarrerak

Bertso jaialdia izango da apirilaren 14an, San Telmo jaien lehen egunean, Zumaiena aretoan (22:00etatik aurrera). Zumaiako Bertso Eskolak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak larunbat eguerdian aterako ditu. Hartu parte eta zorte on!

Amaituta

Sonakay-ren kontzerturako sarrerak

Sonakay-ren kontzerturako sarrerak

Zozketa kodea: 13

Sonakay flamenko taldeak kontzertua emango martxoaren 31n Aita Mari aretoan. Emanaldirako bi sarrera bikoitz eman dizkio Udaleko Kultura Sailak Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunaren izenak martxoaren 27an aterako dira. 

Amaituta

Errigorako  saskia zozketan

Errigorako saskia zozketan

Zozketa kodea: 12

Errigorako produktuak eskatzeko kanpaina abian da eta Baleikek bi saski ditu zozketan.

Ostiraleko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

'Amaraun' ikuskizunerako sarrerak

'Amaraun' ikuskizunerako sarrerak

Zozketako kodea: 11

Dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen Amaraun ikuskizuna izango da Zumaian martxoaren 17an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. Saridunen izenak astelehen eguerdian aterako dira. 

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

'Iruleak' liburuaren zozketa

'Iruleak' liburuaren zozketa

Zozketa kodea: 10

Martxoak 8 dela eta, Txalaparta argitaleatxearen eskutik Iruleak liburua zozkatuko du Baleikek. Garazi Albizua eta Olga Carmona ilustratzaileak istorio irudimentsua gidatzen dute historia eta fantasia abilezia handiz harilkatzen duten liburu honetan.  

Asteazkeneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta